Guztion artean komunitatea sortu eta eragile ezberdinen arteko sinergiak eta elkarlana sustatu nahi ditugu. Kideen eta proiektuen arteko konexioak bilatuz iritsiko gara urrunago eta gaitasunak eta ezagutzak batuz prozesua bizigarriagoa egingo dugu. 

Egiteko beste modu bat aldarrikatzen dugulako. 

Egiako Artxibategi Grafikoa

Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarriko dituen egitasmo herrikoia gara. Teila Fabrikak hauspotuta, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea genuen hainbat auzotarren ekimenez sortutako proiektua da.

Harago
Aholkularitza

Aholkularitza, bitartekaritza eta bide laguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu, enpresa, elkarte, entitate eta pertsonentzat. Komunikazioa eta zubia gara, bakoitzak bere bidea egiteko behar dituen gune, gaitasun, tresna eta bitartekoak eskaintzeko eta bilatzeko.

Hardit
Ekimen taldea

Enpresa, talde eta pertsonentzako aholkularitza eskaintzen dut, formazioa eta bidelaguntza emanaz eremu organizatiboan.

Sare Herritarra

Giza eskubideen eta konponbidearen aldeko Sare Herritarra gara. Euskal presoen giza eskubideen alde egiten dugu lan. Ezberdinen artean zubiak eraikitzen ditugu elkarlanean, elkarbizitzan bake iraunkor bat lortzeko helburuarekin. 

Olatu-Horma
Zerbitzu enpresa

Lurraldea, ekonomia soziala eta komertzio bitartekaritza ditu lan arlo nagusitzat, eta hiru ardatz horietan kokatzen diren proiektuak sustatu eta kudeatuko ditu. TEILA FABRIKA da gure lehen proiektu handia

Hardit
Ekimen taldea

Enpresa, talde eta pertsonentzako aholkularitza eskaintzen dut, formazioa eta bidelaguntza emanaz eremu organizatiboan.

Egialan

Mantentze-lanak eta garbiketa

Gremioen koordinaziora dedikatzen gara, eta garbiketa eta mantentze-lanak egiten ditugu esparru ezberdinetan.

Emarikoop

Ideia laborategia

Nazio identitatearen adar guztiak (lehengokoak eta berriak), arte zirkuitu bizia, euskal imajinarioaren erakusleiho erraldoia eta identitate komunitarioaren mugarria barnebilduko dituen langintza.

Txangoka

Ibilaldi kulturalak

Euskal Herria ezagutzeko laia eta talaia