1. Sarrera

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartu aurretik, erabiltzaileak klausula hauetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainontzeko lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.

Erabiltzailea nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauekin ados ez badago, HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALETIK atera beharko du, eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu, ez erabili.

Doakoa da HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartzea.

Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du, eta nahikoa gaitasun juridiko eduki Zehaztapen eta Baldintza hauetara lotesteko. Halaber, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetarako sarbidearen eta erabileraren eta bertako zerbitzuen eta edukien erantzule bakarra eta esklusiboa dela.

Beste HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL batzuekin egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak horiei emandako erabilera Zehaztapen eta Baldintza hauen pean daude, eta baita ere HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK eska ditzakeen behin-behineko baldintza zehatzen pean. Baimenik gabeko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN arduradunak egoki deritzon edozein unetan eta modu aldebakarrean alda dezake HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen konfigurazioa, baita erabilerarako eta zerbitzurako baldintzak eta edukiak ere. Era berean, aldi baterako edo behin betiko ezabatu, mugatu edo eten ditzake, eta horien erabiltzea eragotzi. Dena dela, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen saiatuko da, helbide elektronikoaren bitartez edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALEAN argitaratuta, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

 

  1. Bitarteko eta/edo inguru digital honen titularraren nortasuna

Hona hemen HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN arduradunaren identifikazio-datuak:

OLATU HORMA SLU

Aldapa kalea 34

20012, Donostia

Gipuzkoa

IFK.- B75195362

Gipuzkoako Erregistro Merkantila, 2843. liburukina, 153. folioa, 1ยช inskripzio zenbakia, SS-40435 orria.

Tlfn: 689.659.777 / 943.547.497

 

  1. Zerbitzu emailearen eskubideak eta betebeharrak

3.a).- Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, OLATU HORMA SLU betebeharrak dira HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzutea.

3.b).- Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, OLATU HORMA SLU-K HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen irisgarritasuna aldi baterako eteteko eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita ere zerbitzuak emateko edo eteteko. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatu beharko da, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

3.c).- OLATU HORMA SLU -K ez ditu eskainitako informazioa edo zerbitzuak zuzenean edo zeharka bermatzen, aplikaziozko legeen arabera eman behar diren edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen diren bermeak salbu.

OLATU HORMA SLU -K ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabil dezaten egokia edo komenigarria denik ere.

3.d).- HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak OLATU HORMA SLU -ri dagozkio. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.

 

  1. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

Erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen zerbitzuak zilegi erabili behar ditu une oro, indarreko legea betez, eta OLATU HORMA SLU -en edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko ditu.

Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen bitartez aurrera eramaten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiola, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango OLATU HORMA SLU -ren izen onerako eta irudi komertzialerako edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat.

Erabiltzaileak ez du OLATU HORMA SLU -k haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik burutuko, eta ez du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamendu ona oztopatuko, hots, ez du arazo teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA osorik edo partzialki kalte, eragotz edo eten dezakeen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoan esku hartuko edo aldaketarik eragingo.

Erabiltzaileak dauka sartutako datuak egiazkoak izatearen gaineko erantzukizun osoa, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, OLATU HORMA SLU -k HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALERAKO sarbidea debekatzeko eskubidea dauka.

 

  1. Bitarteko eta/edo inguru digital honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita

OLATU HORMA SLU -k ez du bermatzen HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere.

Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik izango HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamenduaren eta haren zerbitzuak eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eta erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eman diezaioketen erabileragatik sortutako kalteen gainean.

Edonola ere, OLATU HORMA SLU -k ahalegin guztiak egingo ditu HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA eskuragarri mantentzeko.

OLATU HORMA SLU -k datu pertsonalen pribatutasun-sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek baimenik gabe eskura ditzatela galarazteko. OLATU HORMA SLU -k segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

OLATU HORMA SLU -k arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoela HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen edukietan.

OLATU HORMA SLU -k ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.

OLATU HORMA SLU -k ez dauka erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eta horren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA, bertako zerbitzuak eta edukiak Zehaztapen eta Baldintza Orokorrak, eta, hala badagokio, aplikaziozko Baldintza Partikularrak betez erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere.

OLATU HORMA SLU -k ez dauka erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuen egiatasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna egiaztatzeko obligaziorik, eta ez ditu egiaztatzen.

 

  1. Jabetza intelektuala

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukien gaineko eskubide guztiak OLATU HORMA SLU -renk dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak izan ezik.

OLATU HORMA SLU -ren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak, eta HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN frameak, bannerrak, softwarea eta iturburuak, xedea, etab. OLATU HORMA SLU -renak dira, eta, legez, hark baino ez du horiek ustiatzeko eskubidea.

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere.

Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALEAN aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.

OLATU HORMA SLU -k HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukiak zainduko ditu, ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk izan eta ez dezaten indarkeria sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

 

  1. Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa

Erabilerarako eta nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauek eta erabiltzailearen eta OLATU HORMA SLU -ren arteko harremanak legedia espainiarraren arabera arautuko dira.

Baldintza hauetatik edo bertako edukietatik eta erabiltzailearen eta OLATU HORMA SLU.-en arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, alderdiek men egiten diete legez dagozkien Auzitegiei eta Epaitegiei.