Teila Fabrika dugu izena eta izana




Egia auzoko memoria industrialarekin eta sozialarekin lotutako proiektua gara

1903an inauguratu zuten “Fábrica de Tejas y Ladrillos S.A.”, 40 metroko tximinia zuen eraikina. Batik bat Astigarragatik zetozen 40 bat langilek, teila lauak eta adreiluak fabrikatzen zituzten, 1936an itxi egin zuten arte. 1961ean izen zen eraitsia fabrika.

GURE BALOREAK

Komunitatea eta elkarlana

Ezagutzak elkarbanatuz eta interkooperatuz, pertsona, talde eta proiektuei bultzada emango diegu.

Agenda soziokulturala

Formazio, tailer eta jardunaldien bidez elkarrekin hazteko. Antolatu edo parte hartu!

Tokikotasuna

Egia auzoarekin lotutako espazioa da hau eta auzoko eragile bat gehiago izan nahi dugu.

Malgutasuna

Pertsona eta proiektuen beharretara egokitu nahi dugu esperientziak hobetzeko.

Ekonomiaren balio soziala eta eraldaketa

Onura soziala ekarriko duen ekonomia baten alde egingo dugu eta eraldaketa soziala sustatuko dugu.

Saretzea

Eragile ezberdinen arteko kooperazioan sinisten dugu eta indarrak eta gaitasunak batuz egingo dugu bidea.



Teila sinbologia handiko elementua da euskal kulturan

Babesa, etxea eta abaroa adierazten du. Pertsonei eta proiektuei bultzada emateko izan nahi dugun hori, hain zuzen ere.