Krutwig, Aginaga, Txillardegi: askatasun-sortzaile madarikatu horiek! (UEU)

Fecha: Ekainak 28
Ponentes:
Organiza: Udako Euskal Unibertsitatea.
Horario:

UEUk antolatu datorkigu mahai inguru hau:

Testuinguru historikoa kokatze aldera: 1960ko hamarkadan, Agirre lehendakariaren heriotza eta AEBren frankismoaren aurkako balizko laguntza aliatuaren ilusioa zapuztu zenean, EAJ lidergo faltan aurkitzen da (hiru lerrotan zatitua: Ajuariagerra, Irujo, Monzon), autonomismoaren noraezean erortzeraino.1920ko hamarkadan jaiotako hiru pentsalari (kronologikoki Krutwig 1921, Aginaga 1923 eta Txillardegi 1927), orduantxe hasten dira beren ideia nagusiak plazaratzen: Vasconia liburu iraultzailea (1963), Municheko itunen traizioa (1962) eta euskararen aldarrikapena, hurrenez hurren.

Gaurkora etorrita, ustez gureak diren erakundeak hirurak ala hirurak ezkutatu eta baztertzen ari diren bitartean, kolonizazioaren lekuko, haien figurak erreibindikatzeko asmoz dator jardunaldi hau, UEUk antolatuta.

 

Helburuak:

  • Hiru pentsalarien ildo ideologikoak ezagutaraztea.
  • Haien esperientzia eta ideia horien eztabaida irekia egitea.
  • Transmisioa eta gaur egungo gizarterako egokitzapena egitea.

Edukiak:

Pentsalari bakoitzaren aurkezpen laburtua eta mahai-inguru irekia pentsamendu heterodoxoaren beharraz gaurko Euskal Herrian.

 

Izen ematea: 

https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2046-krutwig-aginaga-txillardegi-askatasun-sortzaile-madarikatu-horiek

Hizlariak: 

  • Oskar Arantzabal Iraeta, UEUko Ekonomia sailburua. Jardunaldiaren antolatzailea.
  • Manu Ertzilla Urizabarrena, Idazlea.
  • Jesus Arregi Bengoa, UPV/EHUko irakaslea
  • Fito Rodriguez Bornaetxea,Idazlea
  • Moderatzailea: Oskar Arantzabal.
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.