Talde prozesuen fazilitazioa formakuntzak: gatazkaren sua arakatzen

Fecha: Otsailak 7 eta 8
Ponentes:
Organiza: Teila Fabrika, Talde Prozesuen Fazilitazioa.
Comienza: Ostiralak 16:30 - 20:30 Larunbatak 09:30 - 14:00 /16:00 - 20:00
FInaliza:

Talde prozesuen Fazilitazioa tresna, gaitasun eta marko teorikoen multzoa da. Ezagutza hauen bitartez, taldeetan bizi ditugun prozesuak kokatu eta hobeto ezagutuko ditugu. Talde bati bere helburuen lorpenean gidatzeko artea ere bada. Pertsonak, prozesuak eta helburuen arteko oreka bilatzen du. Fazilitazioa, rol bat da eta rol bat den heinean, guztiok landu eta ikas ditzakegun gaitasun multzoa da. Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori zuzendua dago: ekintzale, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politikoa, kooperatiba, komunitate, GKE eta abarrei zuzendua.

Modulu honetan galdera honen bueltan ibiliko gara: nola kudeatzen ditugu gure arteko ezberdintasunek sortzen dizkiguten tentsioak? Gatazkaren dinamikara gerturapen bat egingo dugu,
bere fase ezberdinak ezagutuz. Taldearen bizipenean sortzen dituen ezinegonak arakatuko ditugu.

Talde prozesuen fazilitazioa formakuntza modulu ezberdinek osatzen dute eta kokaleku ezberdinetan garatuko dira. Honako hau Teila Fabrikan garatuko da, baita beste modulo batzuk ere.

Formatzaileak:
Garoa Gartziandia (Koordinatzailea)
Oihan Martirena
Alberto Gil

Informazio gehiago: 
fazilitazioabido@gmail.com