LIBURU AURKEZPENA [Katakrak] Emakumeen poterea eta komunitatearen iraultza

Fecha:
Ponentes:
Organiza:
Horario:

Liburua, Aiora Enparantza itzultzaileak aurkeztuko du. Katakraken eskutik, abenduaren 30, asteartea, 18.30etan egingo da Teila Fabrikan.

Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza emakumearen askapeneko funtsezko testuetako bat da. Feminismo autonomoaren partaide izan dira, besteak beste, Leopoldina Fortunati, Maria Mies feminista marxista eta, azken bi hamarkadetan bereziki, gurean hain irakurria izan den Silvia Federici. Den-denek erabili izan dituzte Marxen tresnak eta obra historiako eta gaur egungo gizarte-egitura patriarkalak aztertzeko.

Dalla Costa eta Jamesen feminismoaren korrontea da 1970eko hamarkadatik aurrera garatu zen feminismo antikapitalistaren ametako bat (Europako ultraezkerreko alderdi troskista eta maoistetatatik zetozen kideekin batera osatua).

Etxeko lanek ekoizpenean eta emakumeen gorputzetan duten tokia, etxekoandreena, abortua, klase askapenean emakumeen askapenak duen posizioa, feminismoan klaseak izan behar duena: historiako une zehatz batean idatzitako testu hauek erabateko egunerokotasuna dute, klasikoen potentzia.

 

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.