BESTE URTAROA KLIMATERIOA… SEXUNE SEXOLOGIA

Fecha: Abenduak 14
Ponentes: Elena Jimenez sexologoa eta Maria Altuna sexologoa eta ginekologoa
Organiza: Sexune Sexologia
Comienza: 18:00
FInaliza: 20:00

Sexune Sexologiaren eskutik «Beste urtaroa klimaterioa…».

40-60 urte arteko emakumeen aldaketak sexologia eta ginekologiaren ikuspuntutik. Gogoeta egiteko gunea. Zalantzak argitzeko unea. 

Izen-ematea eta informazio gehiago: 626.49.49.40 (Elene Jimenez eta Maria Altuna).

«Heldutasunean murgilduta nabil oso ni neu naizen une garai honetan: ni bakarrik, ni desiatzaile, ni desiratua, ni erlazioan, ni sortzaile, ni etorkizunera begira. Bizitzaren erdia, bigarren erdia, alegia, suposatzen duen etapa honetako propioak diren aldaketak ezagutzea da tailer honen xedea; hauek ulertu eta hobeto bizitzeko. Produktibitatean eta kontsumoan zentraturik dagoen gizarte honetan, non gaztetasuna eta ugalketa eredugarri diren, ez da erraza heltze prozesua beste hazkunde etapa bat bezala ikustea. Topaketa hauetan, aldaketa horien bizipenekin batera datozen ideiak ezagutuko ditugu. Emakumeek eta gizonek aurre egin beharreko egoerak desberdinak dira. Alde batetik, gure desberdintasunek, emakumeengan eta gizonengan eragiten duen diskurtso dikotomikotik sortutako ereduez gain, topaketan eta bizikidetzan laguntzen ez duten ideiak sortzen dituzte, distantzia eta ulertezintasuna sortzen da. Gure proposamena da elkar ezagutzen laguntzea, sexu bakoitzak dituen desberdintasun berezietan elkar ulertzeko. Aldaketaz hitz egitea, ezagutzea, partekatzea, gure burua ulertzen, onartzen, badoana agurtzen eta berria on-hartzen lagunduko digulakoan, sortu dugu espazio hau. Sexologia eta ginekologiaren eskutik, ezagutza horietatik, norberaren prozesu pertsonala behatzeko, norberaren bizipenez oharzeko eta burua eta gorputza bat egiteko. Gozamen eta egonezin berriak ulertzeko eta kudeatzeko. Hausnartuko dugu nola aldatzen ari naizen ni, nere erara berezi naizena, besteekin harremanak egiten nauen moduan, zeintzuk diren nire proiektu pertsonalak eta bikote proiektuak, zeintzuk diren nire desioak. Aldaketa fisikoei erreparatuko diegu. Amaitzen ari diren proiektueta  (lana, seme-alaben heziketa, bikotea…) eta proiektu berriak taxutzeko beharrean. Espazio bat emango diogu galeren bizipenari eta haien kudeaketari. Sortzen diren errealitate desberdineei erreparatuko diegu: bakarrik egotea, bikotekidearekin partekatzea, noizbehinkako bikoteak, iraupen luzeko bikoteak (homo-hetero), formatu berriekin sortzen diren harreman berriak… Orainarte bizitzan egin dudan bidearen inguruan hausnarketa egingo dugu eta aurrerantzerako bizi-nahia doitzeko beharrari, azken etapa luze honetako proiektua betebetean bizi ahal izateko»

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu hemen.

Datak:

Azaroak 16, 30 (18:00-20:00)

Abenduak 14 (18:00-20:00)

Urtarrilak 11, 25 (18:00-20:00)

Otsailak 4 (10:00-14:00)

Otsailak 15 (18:00-20:00)