TALDE PROZESUEN FAZILITAZIOA

Fecha: 2022ko urritik 2023ko maiatzera
Ponentes: Garoa Gartziandia eta Alberto Gil
Organiza: Garoa Gartziandia eta Alberto Gil. IIFACE, Wikitoki, Teila Fabrika
Comienza: 2022 Urria
FInaliza: 2023 maiatza

Talde Prozesuen Fazilitazioaren oinarrizko maila euskaraz aurkeztu nahi dizuegu 2022-23 ikasturteari begira.

Bilbo (Wikitoki) eta Donostiaren (Teila Fabrika) arteko formakuntza izango da, 2022ko urritik 2023ko maiatzera bitartean. 150 orduko ikastaroa IIfacek akreditatua. Garoa Gartziandiak eta Alberto Gilek eskainiko dute ikastaroa; biak fazilitatzaileak eta IIFACEko kideak. Bereziki motibatuak daude fazilitazioa euskaraz bultzatu nahi dutelako eta lehen aldia izango delako!

Zer egingo dugu? Taldeen hainbat eremuetan murgilduko gara euskaraz teoria eta dinamiken bidez.

Nori dago zuzendua? Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori: ekintzaile, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politiko, kooperatiba, komunitate, GKE eta abarrei zuzendua.

Ordutegia: ostiralak (16:30 – 20:30) eta larunbatak (09:30 – 14:00 eta 15:30 – 20:30).

  1. TALDEA eta FAZILITAZIOA. Urriak 21-22 Bilbo.
  2. BOTEREA, ROLAK eta MAILA. Azaroak 11 – 12. Bilbo.
  3. EMOZIOEN KUDEAKETA. Abenduak 16 – 17. Donostia.
  4. KOMUNIKAZIOA, beste ikuspuntu bat. Urtarrilak 13 – 14 Donostia.
  5. GATAZKAREN SUA ARAKATZEN. Otsailak 10 – 11 Bilbo.
  6. ERABAKITZE PROZESUAK ETA GOBERNANTZA. Martxoak 10 – 11 Bilbo.
  7. ARAKATZE KOLEKTIBOAK. Apirilak 21 – 22. Donostia.
  8. KOHESIOA eta METAGAITASUNAK. Maiatzak 12 – 13. Donostia.
Prezioak eta informazioa gehiago: fazilitazioabido@gmail.com