Este evento ha finalizado

Egoera

Este evento ha finalizado

0 Saldu dira

ABENDUAK14 igandea: Kontsumo arduratsuaren AZOKA

Fecha:
Ponentes:
Organiza:
Horario:

Dagoeneko erabiltzen ez dituzun edo auzoarekin partekatu nahi dituzun jantzi edo objekturik ba al duzu? Edota zuk egindako artisau-lan edo proposamenik?

Abenduaren 14an, igandea, SETEM Hego Haizeak, Teila Fabrikarekin batera, kontsumo arduratsuaren azoka antolatu du Egia auzoan.

Gune irekia, komunitarioa eta gertukoa izango da, eta herritarrek, artisauek eta ekimen txikiek beren produktuak modu arduratsuan erakutsi, trukatu edo saldu ahal izango dituzte. Eman izena hemen eta ekarri trukatu nahi dituzun gauzak.

Gainera, oihalen kustomizazio tailer bat izango dugu gure jantziei bigarren bizitza bat emateko, eta zu ere giro sortzaile eta eraldatzaile horren parte izan zaitezke!

Eman bigarren bizitza zure jantziei eta bihurtu artelan. Ikasi zure arropa kustomizatzen eta ezagutu erabiliko ditugun oihal afrikar horien esanahia. Ez duzu esperientziarik behar! Ekarri jantzi bat (kamiseta, jaka, galtzak, poltsa…), magia zuk jartzen duzu. Tailerra Beltxak emango du, fusio moda lantzen duen senegaldar jatorriko artisauak.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.