EUSKAL HERRIENTSAK saiakera grafikoaren aurkezpena ASISKO URMENETAREN eskutik
Euskal Herriko historia komikira ekartzen maisua da Asisko Urmeneta iruindarra. Maisuak, oraingoan, maistrak bilakatu ditu protagonista, lanbidez irakasle izan ziren bost emakume aintzindari kulturaren transmisioan, egiaz eta alegiaz osaturiko GORA EUSKAL HERRIENTSAK! saiakera grafikoan. Errientsa herrizale horien bidez irudikatu ditu, besteak beste, abertzaletasunari buruzko eztabaidak, Latinoamerikako askapen gerrak eta EAB Emakume Abertzale Batzaren historia, baita duela 100 urteko diskurtso abertzale eta feministari argia eman ere.