IRAQUEERLE TALDEA. Erresistentziarako gorputzak: bollerak (Eva Perez-Pons)

Fecha:
Ponentes:
Organiza: PAREAN elkartea.
Comienza: Apirilak 23. 18.30.
FInaliza: Maiatzak 15.

Ehgamen Iraqueerle taldea martxan da, hilean behin, LGTBIQ+ gaien inguruko liburu bat. Saio guztiak Egiako Teila Fabrikan, asteartez, arratsaldeko 18:30ean.
Parte hartzeko: iraqueerle.ehgam@ni.eus

Saio honetan, Eva Perez-Ponsen «Erresistentziarako gorputzak: bollerak» liburuaren bueltan ariko dira:

https://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi13

«Kolonizazioaren hedapenarekin taxonomia arraziala sortu zen era berean, 1868an sortu zituen diskurtso medikoak “heterosexual” eta “homosexual” kategoriak, XVIII. mendetik hona gorputzen hierarkizazioa helburu duen beste formula binario bat ezarriz. Liburuan azalduko denez, sistema normatibo horrek, alde batetik, domestikazioaren beharra du ideal baten iruditeria sortzeko, eta bestetik, ideal horretan sartzen ez denaren kontrako biolentzia ere bai, jendartea kontrolpean izateko. Izan ere, hierarkiek oso ondo funtzionatzen dute sistema bitarretan, eta sexu eta genero bitartasunak ordena sozialaren oinarriak ukitzen ditu zeharo; horren ondo, ezen zisheteroarauaren eskema zurrunetan sartzen ez den jendeak biolentzia fisiko, psikiatriko, polizial eta medikoa pairatzen baitu ahalik eta otzanen mantentzeko eta haien kontura normaren definizioa erreproduzitzen jarraitzeko. Bazterketa eta biolentzia sistemiko horretan kokatuko dira bestetasuna osatzen duten erresistentziarako gorputzak, praktika indibidual zein kolektiboen bitartez egituratuko direnak».

////////////////////////////////////////////

Irakurriko ditugun liburuak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratuak dira, eta solasaldiak euskaraz izango dira. Gaian interesa duen edonorentzat zabalik daude saioak.

Hurrengo hilabeteetan:
-Maiatzak 14: ‘Zirriborroak eta gero ´ (hainbat egile eta gehiago).
-Ekainak 18: ´Mercados reproductivos´, Sara Lafuente Funes.