IRAQUEERLE TALDEA: «Zirriborroak eta gero» (Hainbat egile)

Fecha: Maiatzak 14
Ponentes:
Organiza: EHGAM
Horario:

Ehgamen Iraqueerle taldea martxan da, hilean behin, LGTBIQ+ gaien inguruko liburu bat. Saio guztiak Egiako Teila Fabrikan, asteartez, arratsaldeko 18:30ean.
Parte hartzeko: iraqueerle.ehgam@ni.eus

Saio honetan, hainbat egileren artean osatutako «Zirriborroak eta gero» liburuaren bueltan ariko dira.

https://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi13

“Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da eskaintzen dizkigun narratibak analizatzea: mobilizatzera bultza­tzen dute, ala paralizatu egiten gaituzte? Liburu bakar batean bildu ditugu disidenteak eta kontrahegemonikoak izan nahi duten hamar narrazio horiek, eraldaketaren narrazioak, gehienak euskaraz sortuak. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.”.

////////////////////////////////////////////

Irakurriko ditugun liburuak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratuak dira, eta solasaldiak euskaraz izango dira. Gaian interesa duen edonorentzat zabalik daude saioak.

Hurrengo hilabeteetan:
-Ekainak 18: ´Mercados reproductivos´, Sara Lafuente Funes.

 

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.