JAN ETA JABE

Fecha: Apirilak 26
Ponentes: Biela y Tierra, Uliako lore baratzak eta Egiako azoka txikia
Organiza: Saretuz eta Setem Hego Haizea
Horario:

Saretuz, Setem Hegoa Haizea eta Teila Fabrikaren artean solasaldi berezi hau antolatu dugu Elikadura burujabetza inguruan. Bertan, egunerokoan presente dugun elikadura, nahi dugun mundua eraldatzeko bidea dela tinko uste duten hiru ekimen oso interesgarri eta inspiratzaile gertutik ezagutuko ditugu.

Gonbidatuak Biela y Tierra, Uliako lore baratzak eta Egiako azoka txikia izango dira. Bakoitzak bere proiektua azaldu ondoren solasaldi bat egongo da.

Solasaldia euskeraz izango da, nahiz eta hizlari batzuk gazteleraz egin, momentuko itzulpena eskainiko da.

Topaketa hau, Egian martxan jarri nahi den elikadura burujabetza ardatz duen prozesu partehartzaile baten barruan dago. Ibilbide honekin jarraitzeko, Maiatzaren 11ean Doka antzokian “Y si mueren los tritones” antzerki foroa antolatuko dugu Mar de el norte konpaniarekin. Helburua, elikadura burujabetza inguruan hausnarketa eta alternatiba ezberdinak lantzea da. Animatu eta parte hartu prozesu berritzaile honetan!

Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakegula uste dugulako espero zaitugu.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.