Paseo gidatua: Herri-memoria, 36ko uztaila Egian

Fecha: Maiatzak 28
Ponentes:
Organiza: Gordegia
Horario:

Paseo gidatua: Herri-memoria, 36ko uztaila Egian
Jakin nahi al duzu zer gertatu zen gure auzoan 36ko gerra hasieran? Aukera paregabea duzu datorren maiatzaren 28an larunbatez, 10:00etatik 13:00etara Gordegiaren eskutik.

Josetxo Otegi historialariarekin paseo gidatu bat emango dugu auzoan zehar: Goizeko hamarretan Lauaizeta ikastolan hasi, kanposantu inguruko baserrietan hainbat geldialdi egin eta kanposantutik barrena Aldakonea aldera abiatuko gara. Ahizpa Behartsuen etxe inguruan eta gaur egungo Cebanc ikastetxean geratu ondoren, Zuhaizti eta Duke de Mandas zeharkatuko ditugu Gladys Enea parkean amaitzeko. Paseoak 3 orduko iraupena izango du, alegia, 13:00etan amaituko dugu parkean.
Egian gertatu zenaren inguruko ikuspegi zabal bat izateko aukera ederra!

Hizlariak euskaraz emango ditu azalpenak. Eguraldia oso kaxkarra izanez gero, Ametzagainako Aitor Ikastolaren egoitzan hitzaldi modura burutuko genuke ekimena.

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.