UEUfesta

Fecha: ekainak 2
Ponentes: Hainbat
Organiza: UEU
Comienza: 18:00
FInaliza: 20:00

Hay existencias

UEUk 50 urte egiten duen honetan, ezin festarik falta, halaxe esaten dute haiek «UEU betidanik izan da festazalea, eta 50. urteurren honetan ezin zuen hutsik egin ospakizun kutsuko jarduerarik. Unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi genuen. Elkartu, ospatu eta UEUko komunitatea omentzeko ekitaldi bat. UEUren bazkideak eta lagunak Euskal Herri osoan zehar daude, eta nazio ikuspegia duen erakundea izanik, hainbat hiriburutan UEUfestak antolatu ditugu. Ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, bertsoak, musika, zizka-mizkak eta sorpresaren bat gehiago ere izango dugu».

Ekainaren 2an, 18:00-20:00 bitartean Teila Fabrikan izango ditugu, etor zaitezte festara!

>>> Ezinbestekoa da aurretik izena ematea