BIKOGRAFIAK: Jone Amezaga eta Koldo Soret

Fecha: Maiatzak 19
Ponentes: Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret (musikaria)
Organiza: BAGERA Elkartea, Hamaika TB, Teila Fabrika
Comienza: 18:00
FInaliza: 19:00

Hay existencias

Maiatzeko «Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan» saioan Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret «Niño Coyote» (musikaria) elkarrizketatuko ditugu.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak …  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Teila Fabrikan.

Gidari lanetan Maite Bidarte kazetaria arituko da.

Oharra: elkarrizketa osoa Hamaika Telebistan ikusgai maiatzaren 20an 22:00etan.

Aurreko saioak ikusi