BIKOGRAFIAK: Jone Amezaga eta Koldo Soret

Noiz: Maiatzak 19
Hizlariak: Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret (musikaria)
Antolatzaileak: BAGERA Elkartea, Hamaika TB, Teila Fabrika
Ordutegia:

In stock

Maiatzeko “Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan” saioan Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret “Niño Coyote” (musikaria) elkarrizketatuko ditugu.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak …  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Teila Fabrikan.

Gidari lanetan Maite Bidarte kazetaria arituko da.

Oharra: elkarrizketa osoa Hamaika Telebistan ikusgai maiatzaren 20an 22:00etan.

Aurreko saioak ikusi

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.