Har dezagun eszenatokia. Olatz Beobide – Tailerra
Esperientziak erakutsi dit, gorputzak, ahotsak, emozioek… memoria dutela! Eta buruarekin
(bakarrik) ikasi beharrean, are sakonagoa dela ikasketak modu praktikoan egitea; gorputza, ahotsa, emozioak lanean jarriz.
METODOLOGIA: Antzerkian eta ikus-entzunezko lan eta ikasketa ugarietan jasotako hainbat ezagutza baliatuz:
– Gorputz Presentzia, Alexander teknika (oinarrizko pausuak), Ahotsa eta emozioak landuz.
– Norberaren jarreraz jabetu eta ariketa ezberdinen bidez, aldatu edota gure ezaugarrien baliabideak jorratuz.
– Taldekideen partaidetza sustatuz, pertsona bakoitzari behar duena helaraziz.
Sarrera: 15€