Teila Fabrika dugu izena eta izana

1903an inauguratu zuten “Fábrica de Tejas y Ladrillos S.A.”, 40 metroko tximinia zuen eraikina. Batik bat Astigarragatik zetozen 40 bat langilek, teila lauak eta adreiluak fabrikatzen zituzten, 1936an itxi egin zuten arte. 1961ean izen zen eraitsia fabrika.

Egia auzoko memoria industrialarekin eta sozialarekin lotutako proiektua gara

Memoria

Gaur egungo Teila Fabrika ere lanerako eta elkartzeko espazioa da, XXI. mendeko proiektuen fabrika. Baina memoriak ere badu bere lekua gurean, eta horren adierazle da hemen errotutako
GORDEGIA, Egiako Artxibategi Grafikoa

Teilak

TEILA sinbologia handiko elementua da euskal kulturan; babesa, etxea eta abaroa adierazten du. Pertsona eta proiektuei bultzada emateko izan nahi dugun hori, hain zuzen ere.

Gure baloreak

Komunitatea eta elkarlana

Ezagutzak elkarbanatuz eta interkooperatuz, pertsona, talde eta proiektuei bultzada emango diegu.

Tokikotasuna

Egia auzoarekin lotutako espazioa da hau eta auzoko eragile bat gehiago izan nahi dugu.

Ekonomiaren balio soziala eta eraldaketa

Onura soziala ekarriko duen ekonomia baten alde egingo dugu, eraldaketa soziala sustatuz.

Euskara

Gure hizkuntza zaindu eta zabaldu nahi dugu.

Agenda soziokulturala

Formazio, tailer eta jardunaldien bidez elkarrekin hazteko. Antolatu edo parte hartu!

Saretzea

Eragile ezberdinen arteko kooperazioan sinisten dugu eta indarrak eta gaitasunak batuz egingo dugu bidea.