Elkar elikatzeko espazioak
Buztin Gorri aretoa
Teilen lehengaia dugu buztina; Buztin Gorri eta Buztin Zuri, mota guztietako egitasmoak antolatzeko espazioak dira.
Buztin Zuri aretoa
Buztinaren gisara, moldagarriak dira bi aretoak eta espazio zabalago bat lortzeko bateratu daitezke.
Labea bilera-gela
Ideiak, teilak bezalaxe, labetu egin behar dira argitara atera aurretik. Berotasunez eta mimoz.
Tximini elkarlan-gunea
Behin ideiak labetuta, forma emango diegu proiektuei, elkarlanean, gure buru eta gorputzak erabiliz
Ahurra, Ganbila eta Laua bulegoak
Bulegoen izenek hain zuzen ere, teilek eta proiektuek har ditzaketen forma ezberdinei egiten diete erreferentzia.
Bulego birtuala
Presentzialki egon ez arren, zure tokia izan dezakezu Teila Fabrikan.