Teila fabrika erabiltzeko arauak

TEILA FABRIKA ESPAZIOAREN ERABILERA ARAUAK

ERABILERA BALDINTZAK

TEILA FABRIKA lan-espazioak ematen dituen zerbitzuak ondorengo zehaztapenei eta baldintzei loturik daude, eta beretzat gordetzen du arau horiek interpretatzeko eskumena. Aipatutako arauak gerora alda daitezke, eta hala eginez gero, horren berri emango da. Arau hauetan jaso ez den edozein auzi, ezohiko edo ohiz kanpoko, Olatu-Horma SLUk ebatziko du.

Barrutiaren funtzionamendu egokia, hemen aipatutako arauak nahitaez betetzekoak dira TEILA FABRIKA erabiltzen duten guztientzat. TEILA FABRIKAKO zerbitzuen eskatzaileak, ekitaldian parte hartuko duten persona guztiek hurrengoa beteko dutenaren konpromisoa hartzen du:

* Segurtasaun eta higieneari buruzko arauak

* Kontratatutako erabilpen ordutegia

* Espazioaren erabiltzeko eta funtzionamendurako arauak

ORDUTEGIA ETA INSTALAZIOETARAKO SARRERA

TEILA FABRIKA lan-espaziora sartzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era izango da, urteko hamabi hilabeteetan, lanegunetan, eta Estatuko, foruko eta tokiko jaiegunak errespetatuko dira. Ezarritako orduak aldatu ahal izango dira aurrez horren berri emanda, bereziki uztailean eta abuztuan, eta festa garaietan.

Ohiko ordutegitik kanpo, asteburuetan eta lanegun ez direnean lan-espaziora sartu nahi izanez gero, baimena eskatu beharko da nahitaez.

Olatu-Horma SLUk sarrera ukatzeko eskubidea gordetzen du berarentzat mozkor, oldarkor edo jarrera iraingarria antzemanez gero.

ESPAZIOKO LANGILEAK

Espazioko langileak erabiltzaileei arreta egiteko daude, espazioari emango zaion erabilerarekin eta burutuko den jarduerarekin lotura duten arlo guztietan. Langile horiengana jo beharko da edozein kontsulta egiteko nahiz araudi honetan jasota ez dagoen edozein eskaera egiteko.

ERABILTZEKO DINAMIKA ETA BALDINTZA OROKORRAK

TEILA FABRIKAn zentzua eskatzen dugu: izan adeitsua eta errespetuzkoa zure kideekin. Errespeta itzazu besteak eta horien bestelakotasunak.

Erabiltzaileek arduraz eta errespetuz erabiliko dituzte instalazioak.
Teila Fabrikako erabiltzaileek, jarduera egokia bermatzeko ateak itxita mantenduko dituzte.
Teila Fabrikak espazioan egin nahi den edozein aldaketa, eraldaketa edo senaleztapen aldez aurretik baimendu beharko du. Kasu horretan, aldaketak behin-behinekoa edo aldi baterakoa izan behar du beti, eta ezin izango dira zoruetan, hormetan edo sabaietan finkapenak behar dituzten elementuak erabili.
Lan-espazioa Olatu-Horma SLUk garbituko du, baina erabiltzaileei portaera zuzena eskatuko zaie.
Olatu-Horma SLU ez da arduratuko erabiltzaileen gauza pertsonalez.
Ezin erabil daiteke sarea lanerako ez diren bestelako xedeetarako. Espresuki debekatuta dago sarea beste xedeetarako erabiltzea (musika, bideoa… jaistea). Erabiltzaileek zentzuz erabiliko dute partekatzen duten sarea, eta ez dute legezkoak ez diren gauzetarako edo sarea kolapsa dezaketen gauzetarako erabiliko.
Debekaturik dago lan-eremuan jatea, jatekoa gordetzea edo edari alkoholdunak edatea (baimendutako ekitaldietan izan ezik).
Ez dira konpainiako animaliak onartzen (itsu-txakurrak izan ezik).
Bi erabiltzaileren edo gehiagoren arteko liskarra gertatuz gero, Olatu-Horma SLUko arduradun batek bitartekaritza-lana egingo du gatazka horretan, eta auzi horretan dauden pertsonek erabakia onartzeko konpromisoa hartuko dute. Hartutako erabakia onartzen ez duen pertsona TEILA FABRIKAtik kanporatua izan daiteke, erabakia apelatzeko eskubiderik gabe eta inolako ordainik gabe.
Zerbitzuen erabilera nominala eta besterenezina da. Ezin zaio baimenik ez duen beste pertsona bati kontratatutako zerbitzua eta baliabideak utzi.
Edozein arrazoi tarteko, zerbitzua bukatuta, erabiltzaileek egoitza soziala aldatu beharra daukate, eta halaber, gauza guztiak eraman beharko dituzte, eta halaber, maileguan utzitako baliabideak, egoera egokian itzuli (giltzak, altzariak…). Horrela, zerbitzua amaitu eta bi hilabeteko epea igarota, Olatu-Horma SLUk gauza horiek suntsitu egingo ditu.

ALTZARIAK ETA INSTALAZIOAK ZAINTZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileren batek egindako erabilera okerragatik edo axolagabekeriagatik akatsen bat antzemanez gero, kaltetutakoa konpondu egingo da eta kostua kaltea eragin duen pertsonak hartuko du bere gain.

LARRIALDI PLANA

Espazioaren erabiltzaileek TEILA FABRIKAREN segurtasun- eta larrialdi-neurriak bete beharko dituzte.

GORABEHERAK JAKINARAZTEA

TEILA FABRIKAren erabiltzaile guztien betebeharra da espazioan gertatzen den edozein matxuraren edo okerren berri ematea.

Era berean, sarrerako giltza galduz gero, ahal bezain azkarren abisatu beharko dute Teila Fabrikako arretan.

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

Olatu-Horma SLUk, bere instalazioak erabiltzen dituzten pertsonekin lotura duen edozein arlotan (juridikoa, ekonomikoa, soziala edo bestelakoa) salbuetsia izango du erantzukizuna. Erabiltzaile bakoitzaren jarduera erabiltzaile horri dagokio, eta inoiz ez du tartean hartuko Olatu-Horma SLU.

Debeku da enpresek, partikularrek nahiz bestelakoek instalazioetan egin ditzaketen legez kanpoko, ordena publikoaren aurkako edo legezkotasuna zalantzazkoa izan dezaketen jarduerak egitea, eta horiek kontratua suntsiarazteko zioa izango dira; halakoetan, TEILA FABRIKAk beretzat gordetzen du jardunbide horien arduradunaren edo arduradunen aurkako lege-ekintzak martxan jartzeko eskubidea. Erantzukizun bakarra lanerako espazio bat edo bi uztean datza.

Erabiltzaileei bideratutako gutuneria jasotzeak ez dio, inola ere, erantzukizunik sortuko Olatu-Horma SLUri. Zentzu horretan, Olatu-Horma SLU ez da jasotako elementuaren erantzulea izango, ezta jasotako horren edukiarena eta legezkotasunarena ere; ezohiko jasotzailea baino ez da izango, azken jasotzailearen izenean jasoko duena. Azken horrek baimena emango du Olatu-Horma SLUko arduradun batek eginkizun hori betetzeko.