BIKOGRAFIAK: Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano

Noiz: Urriak 18
Hizlariak: Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano (gidari: Jon Olano)
Antolatzaileak: Bagera Elkartea
Ordutegia:

Urriko “Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan” saioan Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano elkarrizketatuko ditugu.Gidari lanetan Jon Olano arituko da.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak …  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da urriaren 18an, arratsaldeko 17:30ean, Teila Fabrikan.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.