GORDEGIAREN 2023KO EGUTEGIAREN AURKEZPENA

Noiz: Azaroak 2
Hizlariak: Fernando Postigo Silva
Antolatzaileak: Gordegia
Ordutegia:

Gordegiaren eskutik, 2023ko egutegiaren aurkezpena eta “Argazkilaria, gertaeren lekuko” Fernando Postigoren hitzaldia izango ditugu azaroaren 2an Teila Fabrikan 19:00etan (Hitzaldia gazteleraz izango da).

Aurten berriz ere salgai jarriko dugu Gordegiaren egutegia eta bertako irudi nagusia Fernando Postigoren argazki bat denez harekin hitzaldi bat egiteko aukera baliatu dugu. Deialdi honen kartelean agertzen den argazki bera da, non Egia kaleko barrikada baten atzean auzokide ugari ageri diren. Irudi honen inguruan gehiago jakiteko hitzaldira hurbildu beharko duzue!

Fernando Postigo Silva argazkilari-kazetaria izan zen 1977tik 2001erarte, Egiako hainbat gertakariren lekuko izan zen, adibidez Gladysen heriotzaren inguruko mobilizaziena. 2020an bere lana laburbiltzen duen erakusketa antolatu zen San Telmo museoan, horri lotutako bideo honetan hari buruzko informazio gehiago ezagutu dezakezue:

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.