Donostian kalean dauden edo egon diren gazte atzerritarren bizipenak lehen pertsonan kontatzen dituen dokumentala da EN LA CALLE. Dokumentalaren proiekzoiaren ondoren dokumentalen bultzatzaile eta protagonisten eskutik lehen eskuko testigantzak ezagutzeko aukera izango da. Dokumentalaren proiekzioa Guztiontza Egia Auzotar Sareak antolatu du, Teila Fabrikarekin elkarlanean.
“Gazte hauen ibilbide, asmo eta ilusioen kontakizuna da, lehen pertsonan. Era berean, gure gizartean aurkitzen dituzten oztopoak eta jasotzen dituzten laguntza solidarioak erakusten dituzte, hala nola
Hiritarron Harrera Sareko boluntarioek egiten duten lana, zeinarekin Gipuzkoako SOS Arrazakeriak estuki lan egiten duena. La mano invisible, Esperanto Producciones, SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta Harrera Sare Herritarrak ekoitzi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. En la calle dokumentala gizartea sentsibilizatzeko tresna gisa erabili da, gizarte- bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazte migratzaileen egoeraz, pertsona bakoitza, bere berezitasunean, eta hauen erralitatea ezagutuz, xenofobiari eta diskriminazioak eragiten dituzten aurreiritziei aurre egiteko.Horretarako dokumentala proiektatu da, eta solasaldiak egin dira dokumentalaren protagonista gazteekin eta antzeko egoeretan dauden gazteekin. Dokumentala ikustera etorri direnek gazteekin hitz egiteko aukera izan dute, eta gazteek beren errealitatearen berri eman dute. Gazteen parte-hartze honi eskeri, ikusleek hauen errealitatea hobeto ulertu dute, hauen egoera sozial, familiar eta emozionalarekin enpatizatzen, jasaten dituzten oztopo burokratikoak ezagutzen, azken batean, hauen azalean jartzen, jasaten dituzten aurreiritziek bizi duten bezala. Hausnarketa-uneak ere izan dira, eta horietan islatu da nolakoa den bizi garen gizartea, zer hobetu litekeen eta bakoitzak zertan eta nola egin genezakeen ekarpena errealitate bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko”.