Talde prozesuen fazilitazioa formakuntzak: boterea, rolak eta maila

Noiz: Urtarrilak 10 eta 11
Hizlariak:
Antolatzaileak: Teila Fabrika, Talde Prozesuen Fazilitazioa.
Hasiera: Ostiralak 16:30 - 20:30 Larunbatak 09:30 - 14:00 /16:00 - 20:00
Bukaera:

Talde prozesuen Fazilitazioa tresna, gaitasun eta marko teorikoen multzoa da. Ezagutza hauen bitartez, taldeetan bizi ditugun prozesuak kokatu eta hobeto ezagutuko ditugu. Talde bati bere helburuen lorpenean gidatzeko artea ere bada. Pertsonak, prozesuak eta helburuen arteko oreka bilatzen du. Fazilitazioa, rol bat da eta rol bat den heinean, guztiok landu eta ikas ditzakegun gaitasun multzoa da. Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori zuzendua dago: ekintzale, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politikoa, kooperatiba, komunitate, GKE eta abarrei zuzendua.

Modulu honetan, talde batean ematen diren rol ezberdinak ezagutuko ditugu. Boterea eta mailak talde prozesuetan duten eragina landuko dugu. Nola kudeatu gure arteko ezberdintasunak?

Talde prozesuen fazilitazioa formakuntza modulu ezberdinek osatzen dute eta kokaleku ezberdinetan garatuko dira. Honako hau Teila Fabrikan garatuko da, baita beste modulo batzuk ere.

Formatzaileak:
Garoa Gartziandia (Koordinatzailea)
Oihan Martirena
Alberto Gil

Informazio gehiago: 
fazilitazioabido@gmail.com