Talde prozesuen fazilitazioa formakuntzak: kohesioa eta metagaitasunak

Noiz: Maiatzak 9 eta 10.
Hizlariak:
Antolatzaileak: Teila Fabrika, Talde Prozesuen Fazilitazioa.
Hasiera: Ostiralak 16:30 - 20:30 Larunbatak 09:30 - 14:00 /16:00 - 20:00
Bukaera:

Talde prozesuen Fazilitazioa tresna, gaitasun eta marko teorikoen multzoa da. Ezagutza hauen bitartez, taldeetan bizi ditugun prozesuak kokatu eta hobeto ezagutuko ditugu. Talde bati bere helburuen lorpenean gidatzeko artea ere bada. Pertsonak, prozesuak eta helburuen arteko oreka bilatzen du. Fazilitazioa, rol bat da eta rol bat den heinean, guztiok landu eta ikas ditzakegun gaitasun multzoa da. Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori zuzendua dago: ekintzale, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politikoa, kooperatiba, komunitate, GKE eta abarrei zuzendua.

Modulu honetan, taldearen eta kideen arteko loturak duen garrantzia ezagutuko dugu. Hainbat dinamika landuko ditugu. Baliagarriak izango zaizkigun gaitasunak eta hauen erabilpenak jorratuko ditugu

Talde prozesuen fazilitazioa formakuntza modulu ezberdinek osatzen dute eta kokaleku ezberdinetan garatuko dira. Honako hau Teila Fabrikan garatuko da, baita beste modulo batzuk ere.

Formatzaileak:
Garoa Gartziandia (Koordinatzailea)
Oihan Martirena
Alberto Gil

Informazio gehiago: 
fazilitazioabido@gmail.com