Administrariak Trebatzeko Jardunaldiak – 2.taldea
Noiz:
Hizlariak:
Antolatzaileak:
Ordutegia:
Agortuta
Donostiako Udaletxeko Administrariak Trebatzeko Jardunaldiak. *Programa behean.
Jardunaldi hauek, deialdi honen atal teorikoa prestatzeko trebakuntza saioak dira.
- Formatua: presentziala (Covid19 protokoloarekin) + classroom (materiala banatzeko eta jardunaldien jarraipena egiteko).
- Lekua: Teila Fabrika.
- Datak: Apirilaren 16tik Ekainaren 4ra (orotara, 24 saio).
- Egutegia / Ordutegia: astero, 2 ordutako 3 saio (15:30etik 17:30era). *Apirilaren 16an 18:00etatik 20:00etara, apirilaren 17an 10:00etatik 14:00etara eta ekainaren 4an 18:00etatik 20:00etara.
- Kopurua: Gehienez 20 pertsona.
- Dinamizatzaileak, administrazioan eskarmentua duten teknikariak dira.
- Metodologia: atal teorikoa lantzeko jorratu beharreko edukiez gain, ariketa praktikoak egongo dira.
– Oharrak:
- Jardunaldiak antolatzeko, gutxienez, 12 pertsonek eman behar dute izena. Bertan behera geratuz gero, dirua itzuliko da.
- Jardunaldiotan, izena ematen duten lehen 20 pertsonek parte hartuko dute.
- Izena emateko epea: Apirilaren 13a.
- Jardunaldiak, euskaraz izango dira (materiala eta azalpen batzuk, berriz, gazteleraz emango dira).
- Sarrera (jardunaldi osoa): 300€ (BEZa barne).
- Partaideek, sarrera, izena ematearekin batera ingresatu behar dute.
- Classroom aktibatu ahal izateko, partaideek gmail kontu bat aurkeztu behar dute.
Info gehiago: info@teilafabrika.eus / 689 659 777.
PROGRAMA:
Programa handian ikusteko klikatu hemen edo argazkian: