BIKOGRAFIAK: Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano
Noiz: Urriak 18
Hizlariak: Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano (gidari: Jon Olano)
Antolatzaileak: Bagera Elkartea
Ordutegia:
Urriko “Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan” saioan Mireia Gabilondo eta Harkaitz Cano elkarrizketatuko ditugu.Gidari lanetan Jon Olano arituko da.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak … Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da urriaren 18an, arratsaldeko 17:30ean, Teila Fabrikan.
