EGIAKO ELIKADURA BURUJABETZA HILABETEA: Amillubi proiektuaren aurkezpena

Noiz: Maiatzak 23, osteguna
Hizlariak: Amillubi, lurra taupaka.
Antolatzaileak: Teila Fabrika, Azoka Txikia, Farapi...
Hasiera: 18:00
Bukaera: 20:00

EGIAKO ELIKADURA BURUJABETZAren hilabetea izango da maiatza. Azken hilabeteetan Egia auzoan Elikadura Burujabetzaren gaian inplikatuta edota interesa duten ekoizle, norbanako, elkarte eta abarrekin biltzen ari gara auzoan bide honetan zein urrats eman nahi liratekeen aztertzeko. Prozesu hori hauspotu eta osatzeko helburuarekin, Teila Fabrika, Azoka Txikia, Farapi eta prozesu honetan inplikatutako hainbat eragile eta norbanakok jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Jardunaldiaren egun honetan, AMILLUBIko kideak izango ditugu Teila Fabrikan, haien proiektua ezagutarazten. Elikadura burujabetzan aurrerapausuak emateko produktuak ekoizteko lurra ezinbestekoa izanik, proiektu honoek Amillubi baserriko lurrak erosteko kanpaina bultzatzen ari da: “zure, nire eta gure ondorengoen elikagaiak bermatu nahi baititugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugu”. Zergatik Amillubi?:  “Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan erein nahi dugu hazia. Bertako lurrak meandro batean egoteak berezi egiten ditu, eta ondare hau elikagaiak sortzeko babesteko aukera daukagu eskuartean”

www.amillubi.eus