EGIAKO ELIKADURA BURUJABETZA HILABETEA: Azoka Txiki Berezia

Noiz: Maiatzak 13, Plaza Berrin.
Hizlariak:
Antolatzaileak: Teila Fabrika, Azoka Txikia, Farapi...
Hasiera: 18.30
Bukaera: 20.30

EGIAKO ELIKADURA BURUJABETZAren hilabetea izango da maiatza. Azken hilabeteetan Egia auzoan Elikadura Burujabetzaren gaian inplikatuta edota interesa duten ekoizle, norbanako, elkarte eta abarrekin biltzen ari gara auzoan bide honetan zein urratsa eman nahi liratekeen aztertzeko. Prozesu hori hauspotu eta osatzeko helburuarekin Teila Fabrika, Azoka Txikia, Farapi eta prozesu honetan inplikatutako hainbat eragile eta norbanakok jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Lehen egun honetan, AZOKA TXIKI BEREZIA izango dugu. Azoka Txikia Egiako Plaza Berrin astelehenero egiten den bertako produktuen azoka da. Oraingo honetan, azoka berezia izango da: ekoizleen postuez gain, bertako produktuekin osatutako saskia zozketatuko dugu, bertako produktuekin egindako jan edan dastaketa izango dugu…..

EKAR EZAZU ZURE BIZILAGUNA! Gonbidatzen zaitugu azokara etortzea, eta zure inguruko norbait gonbidatzea.