Ekitaldi hau pasa da.

Egoera

Ekitaldi hau pasa da.

0 Saldu dira

EGIAN BIZI: ETXEBIZITZAREN AUZIARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Noiz: Abenduak 13 eta 14
Hizlariak: Egian eta Donostian etxebizitzaren inguruan lanean diharduten hainbat eragile eta aditu. (Datorren astean zehaztuko ditugu)
Antolatzaileak: Egia Bizirik auzo elkartea, Egiako Etxebizitza Sindikatua, Farapi eta Teila Fabrika
Hasiera: 18.00
Bukaera: 20.00

Egiako Egia Bizirik auzo elkartea, Egiako Etxebizitza Sindikatua eta Farapirekin elkarlanean EGIAN BIZI etxebizitzaren inguruko auziari buruzko jardunaldiak prestatu ditugu Teila Fabrikan. Iazko otsailan egindako auzo prozesuan, auzotarrei haien kezkei buruz galdetuta,  etxebizitzaren gaia izan zen gehien aipatu zenetako bat. Hori dela eta auzoan eta Donostian gaia lantzen ari diren eragile ezberdinak eta hainbat aditu gonbidatu ditugu bi egunetan zehar izango diren mahai inguruetan parte hartzeko eta hausnartzeko. Lehen egunean, abenduaren 13an, etxebizitza eskuratzearen zailtasunaren inguruan ariko gara, eta bigarrenean, abenduaren 14an, turistifikazioa eta gentrifikazioa izango dira hizpide. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Sailak sustatu eta finantzatu du. 

Egun hauetan auzoan zehar, galdetegia ere zabaltzen ari gara, gai honekiko bizilagunen egoera eta kezkak ezagutzeko. Egian bizi bazara galdetegi hau zuretzako da. Bost minutu besterik ez dituzu behar izango betetzeko eta informazio oso baliagarria da jasoko duguna. Animatu!

Galdetegia: https://form.jotform.com/233091789188369