ERAKUSKETA IREKIERA: Hain gertu eta hain urrun. Migrantas.

Noiz:
Hizlariak:
Antolatzaileak: PAREAN elkartea.
Ordutegia:

Emakume etorri berrien taldeekin espazioak elkarbanatu ditugu eta iritziak jaso eta gero, Iraitz Arabolazak ilustratu ditu gure inguruan oraindik ere, egun entzun eta jazaten dituzten egoerak emakume etorri berri hauek. Gogoetarako eta kontzientzia hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu erakusketa honen bitartez. Feminismotik elkar begiratu eta oraindik arrazakeria eta bazterkeria errotuak ditugula konturatzeko; akaso haien ahotsak entzunda gurea eraldatzeko bultzada ere badelako. Gerturatu gaitezen. elkar ezagutuz.

Erakusketa Parean elkarteak bultzatuta antolatu da, Teila Fabrikarekin elkarlanean.

Inaugurazioa apirilaren 23an izango da, arratsaldeko 18.30etan, pikoteo eta guzti.
Animatu eta parte hartu!

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.