FORMAZIO PERTSONALIZATUA: ENPRESEN ARLO LABORAL ETA FISKALEAN
AHOLKU Koop.eko kide diren Nora Garzia eta Irune Canoren eskutik enpresen arlo administratiboarekin zer ikusia duten arloak landuko ditugu: zure proiektua ekiteko dituzuen aukera juridiko ezberdinak, autonomoen kotizazioak eta eskubideak, fakturazioa….eta beste hainbat gai argitzeko aukera izango duzu.
Zalantzak ahalik eta modu pertsonalizatuenean erantzun ahal izateko, eta gaiak ondo prestatu ahal izateko galdetegi hau prestatu dugu. Erabili ezazu zure zalantzak idatzi eta izena emateko:
https://forms.gle/VvzX5GNuF8vfjyoQ8
Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula.
Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.