FORMAZIOA: GURE KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA LURRERATU

Noiz: Otsailak 8-21
Hizlariak: Jordina Arnau.
Antolatzaileak: Teila Fabrika, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Sailaren babesarekin.
Hasiera: 12.00
Bukaera: 15.00

Formazio praktiko honetan Jordina Arnauk honako hau proposatuko digu: zure proiektuen zutabeak eta komunikazio-estrategia testatzea. Horretarako  6 orduko aholkularitza kolektiboa egitea da helburua bertaratzen diren ekintzaile eta eragileekin. Aurretik ditugun urterako helburuak,  balio-proposamena, proiektuaren kontakizuna, publikoak, komunikazio-estrategia eta ildo horretan garatu beharreko ekintzak berrikusiko dira. Hori guztia ikuspegi eraldatzaile eta ahalduntzailearekin.

Animatuko zara?

Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula.

Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da.