GURE HISTORIAKO PASARTEAK. Ander Gillenea.

Noiz: Apirilak 27
Hizlariak: Ander Gillenea
Antolatzaileak: Teila Fabrika
Hasiera: 18:30
Bukaera: 20:00

Agortuta

“Gure historiaren pasarteak” Ander Gillenea fotokazetariak eginiko argazki proiekzioa da, eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa du oinarritzat.

Proiekzioak 1990garren urteaz geroztik hiru hamarkada luzean Euskal Herrian bizi izan ditugun gertakari ugari erakusten ditu. Ehundaka argazki dira kronologikoki jarrita ikusi ahal izango direnak, eta egilearekin argazkien inguruan solastu ahal izango da.

Proiekzio honek iraganeko eta gaur egungo Euskal Herriaren arteko zubi lana egiten laguntzen du, euskal gizarteak bizitako bizipen gogor asko gogorarazi eta erakusten dituelarik.

Ez dira argazki eta gertakari soilak, historia dira, memoria, gure herriaren historia grafikoa.

PROIEKZIOA apirilaren 27an izango da, 18:30ean, eta ERAKUSKETA apirilaren 27tik maiatzaren 28ra bitartean egongo da.