HERNANI BURUJABE

Noiz: Maiatzak 30
Hizlariak: Andoni Egia
Antolatzaileak: Teila Fabrika
Hasiera: 18:30
Bukaera: 20:00

In stock

Maiatzaren 30ean, “HERNANI BURUJABE eraldaketara pausoa” dokumentalaren emanaldia eta Andoni Egiarekin hitzaldia izango dugu, 18:30ean Teila Fabrikan.

Hernani Burujabe herri-proiektu bat da. Egungo eredu sozio-ekonomiko kapitalistaren ALTERNATIBA BAT.

  • Egungo sistemaren xedea: etekin ekonomikoa = desoreka jendartean (aberastasunaren kontzentrazioa, emakume-gizonen arteko desoreka
  • Hernani Burujaberen xedeak: komunitatearen ongizatea = lan-baldintza duinak, pobrezia energetikoa desagerrarazi, tokiko ekoizleak, negozioak eta dendak sustatu eta erabakiak demokratizatu (herritarren partehartzea bultzatuta).

NOLA LORTU XEDE HORIEK?

ERALDAKETA ETA KONPROMISOA (pertsonala eta komunitarioa)

  • Gure bizimoduan eta gure ingurunean egiten ditugun ALDAKETA txikiek eraldaketa ekarriko dute (Pentsatu modu globalean, ekin modu lokalean)
  • Gure baliabideen kontrola berreskuratu, GUREA ZAINDU: tokikoa zaindu (produktuak, dendak, kultura, hizkuntza…), tokikoa kontsumitu, tokikoa sustatu.

HERRI PROIEKTUAREN ZUTABEAK

  • Erakunde publikoak (Udala)
  • Ehun ekonomikoa (Enpresa txiki eta ertainak, kooperatibak, enpresa publikoak)
  • Herritarrak
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.