Heziketa prozesu feminista, sexu eta genero aniztasunak. LANTEGIA (gazteleraz).

Noiz: 2023-09-12
Hizlariak: Maribel Giraldo Lizcano (Combos-Colombia)
Antolatzaileak:
Hasiera: 17.30
Bukaera: 19.30

Setem Hego Haizeatik hurrengo tailerrera ilusio handiz gonbidatzen zaituztegu:

Corporación Educativa COMBOS gizarte-antolakuntza eta erakunde demokratikoa da, interes orokorrak eta komunitatekoak dauzka, eta gizarte-garapeneko arlo hauetan konprometitua dago: hezkuntza, giza garapena, osasuna, kultura, zientzia eta ingurumenaren zaintza. Prebentzioan, arretan, ikerketan, antolaketan eta parte-hartze politikoan zein herritarrean, bakearen eraikuntzan, jakintzak sortzean, giza eskubideen defentsan eta sektore pobretuetako haur, gazte eta emakumeen subjektibotasunak hedatzean egiten du lan, ikuspegi feminista, bertakoa eta ingurumenaren zaintzatik abiatuta.

MARIBEL GIRALDO LIZCANO, Corporacion Educativa Comboseko zuzendaritza laguntzailea da, psikologoa da, hezkuntza eta giza garapenean magistratua, genero zaintza eta politiketan aditua. Ilusio handiz gonbidatzen dizuegu tailer parte hartzaile berezi honetara . Animatu, oso berezia izango da eta!!

Parte hartzea irekia da. Eman ezazu izena esteka honetan:

https://forms.gle/85e2pD2gGrNKr4mf9

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.