Indarkeria ekonomikoari aurre aginez

Noiz: Irailaren 24a
Hizlariak: Migress, Mbolo, Maitelan, Gure Haizeak, Enarak, Artea Sarea, Olatukoop
Antolatzaileak: Olatukoop
Hasiera: 10:00
Bukaera: 13:00

Izen-ematea: koopdenontzat@olatukoop.eus

Olatukoopek, Kooperatibak Denontzat egitasmoaren aterkipean “Indarkeria ekonomikoari aurre eginez. Experiencias desde colectivos migrados” jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honekin azken hilabeteetan Dekolonialismoa, Feminismoa eta Koperatibismoa hizpide izan dituen formakuntza zikloari itxiera borobila eman nahi diote.

“Ekonomia sozial eta eraldatzaileak bizi dugun indarkeria ekonomikoari aurre egiteko tresna eraginkorra dela frogatu nahi dugu jardunaldi hauekin eta horregatik, Euskal Herrian lan eta bizi diren migratutako pertsonek abian jarritako esperientzia praktikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko antolatutako Maitelan kooperatiba izango da bertan, bai eta Gurehaizeak ileapaindegi komunitarioko kideak ere. Arrazialiatzatuko pertsonen ondoan lan egiten duen Enarak kooperatiba ere ezagutuko dugu eta azkenik, Artea herrian errefuxiatuei harrera egiteko sortutako egitasmoaren nondik norakoak azalduko dizkigute. Era berean, migratzaileen eskubideen alde Katalunian lanean den Migress proiektua izango dugu gonbidatu berezi.

Jardunaldiak goizeko 10.00tan hasi eta 13.00tan amaituko dira. Bertan parte hartzeko email honetara erantzun beharko da, izena emanez: koopdenontzat@olatukoop.eus

Animatu parte-hartzera eta besarkada bat!”