Egoera
Ekitaldi hau pasa da.
0 Saldu dira
KUTSADURA LUMINIKOARI BURUZKO LANTEGIA
Bazenekien argiztapen artifizialak, gasek edo zaratak bezala, kutsa dezakeela ingurunea? Tailer honetan haren ondorio kaltegarriak ezagutuko ditugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (guztioneskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezkoa izan behar du klima-aldaketarekin konprometitutako udalerrientzat. Tailerrean modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzendizkigun teknologiak kanpoko argiteria hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.
Susana Malón, fisikari, astronomo eta zientzia-dibulgatzailea da, argi-kutsaduraren arloan espezializatua. 13 urte baino gehiagoko esperientzia du argiteria publikoaren, argi-kutsaduraren eta gaueko ingurunearen eta zeruaren babesaren arloan.
Apuntatzeko linka:
https://forms.gle/JZpYyuZd5Xa23mby9
Sarrera librea eta doakoa!!