´Maricas malas´ liburuaren aurkezpena

Noiz: Urriak 19
Hizlariak: Christo Casas (liburuaren idazlea) eta Kattalin Miner.
Antolatzaileak: EIHERA, Teila Fabrika
Hasiera: 19.30
Bukaera: 20.30

Askatasunaren eta disidentzien aldeko testua dugu hau, non LGTBIQ+ kolektibotik nola borrokatzen den ezagutuko dugun. Guztioi dagokigun aldarrikapena da, benetako gatazka soziala eta klasekoa, disidentziatik etorkizun kolektibo bat eraikitzeko.

Christo Casas kazetari eta antropologoak saiakeraren eta kontakizun pertsonalaren arteko erdibidean dagoen testua hau aurkezuko du. Azalduko du queer borroka guztioi dagokigun aldarrikapena dela, benetako gatazka soziala eta klasekoa, disidentziatik etorkizun kolektibo bat eraikitzeko. Saiakera argia, gizarte osoari benetako gonbidapena egiten diona bere praktika disidenteetan murgiltzeko eta haietaz harrotzeko.

“Pero, si ya podéis casaros, ¿qué más queréis?» ¿Qué se puede desear más allá de formar una familia productiva, traer nuevos trabajadores y trabajadoras al mundo, obtener alguna rebaja fiscal y asegurarse de que, al morir, será la sangre de nuestra sangre la que herede lo poco que hayamos acumulado con el sudor de nuestra frente? ¿Acaso hay algo mejor, promesa más esperanzadora, que la ansiada, reivindicada y al fin conquistada normalidad?”