Egoera
Ekitaldi hau pasa da.
0 Saldu dira
´Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz´ liburuaren aurkezpena
Txalapartak aurten argitaratutako lan honetan, Amaia Alvarez Uriak eta June Fernández Casetek euskarak hizkuntza nagusitasunaren hausturatik militantzia gauzatzeko duen ahalmen politikoari buruzko gogoeta egin dute.
Egileek euskararen eta lesbianen komunitateen ardatzen arteko gurutzaketa aztertzen dute, lau atalen bidez: euskarazko bollera komunitatearen autoizendapena aztertzen duen hiztegi edo glosario bat, Euskal Herriko lesbofeminista taldeekin egindako elkarrizketetatik abiatuta egindako hausnarketa, bollerek euskal kultura eta adierazpen artistikoetan duten ikusgarritasuna eta hori, dagoenean, nola ematen den eta, azkenik, bollerei buruz diharduten euskal idazle, musika, ilustratzaile, bertsolari eta artisten sorkuntza-piezen bilduma.
Liburuak euskal bolleren identitate eta praktika linguistikoen erradiografia izan nahi du, eta hizkuntza gutxituaren eta disidentzia sexualaren elkarguneei argia, ahotsa eta plaza eman nahi die, ikusgarritasun lesbikoaren mesedetan.
Ehgamek #Iraqueerle irakurketa taldearen ikastaroari hasiera emateko gure espazioan antolatu duen aurkezpenera bertaratzen direnek Amaia eta June entzuteaz gain, Maider Arregi Markuleta eta Eli Pagola Apezetxea bertsolariekin, Danele Sarriurgarte Mochales idazlearekin eta abarrekin solastu ahalko dute.