NOMADAK GAITUN azoka

Noiz: Abenduak 18 eta 19
Hizlariak:
Antolatzaileak: Dinagu
Hasiera: Larunbata: 11:00 -14:30 eta 16:30 - 20:30 Igandea: 11:00 - 18:30
Bukaera:

Abenduaren 18an eta 19an DINAGUk antolatutako NOMADAK GAITUN azoka ibiltaria izango dugu Teila Fabrikan.

Gabonetako azoka berezi honetan, egun bakoitzean emakume sortzaile ezberdinen lanak ikusteko aukera izango dugu: moda, bitxigintza, ilustrazioa, zeramika, osagarrien mundua, libururen bat edo beste, loreak, egurra… Dinaguk dion bezala, “gabonetan bertakoa oparitzearen aldeko apustua egiteko azoka” da, eta horretarako, #nikbertakoaoparitzendut eta #nikbertakoaerostendut leloak berreskuratu dituzte. “Euskal Herrian badagoelako kontsumo jasangarri eta alternatibo baterako aukera sorta ezin hobea. Eta badakizue guk horren adierazle izan nahi dugula”.

Hauek izango dira egun bakoitzean egongo diren artista sortzaileak:

Abenduak 18:
AMESGILE * HAMARRATZ * SUMA FLOWERS * AGARA * LOHIART * AMLU * KAORI FAKTORIA * IONE LARRAGO * JONE TABERNA * MARRAK * LAVANDULA COSMETICA * BIZIKI * ANALO * NAUENA * TA PUNTTU * AMALUR PRODUKTUAK * NINIA NEREA * LUMA MODA ETIKOA

Abenduak 19:
ZURA TREE * GIGIL DESIGN * MR. LASPIUR * TAIDAY STUDIO * BEREXI ART * ALAIART * TXAKUR GORRIA * MALEN AMENABAR * EHULE

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.