Egiteko beste modu bat aldarrikatzen dugulako
Guztion artean komunitatea sortu eta eragile ezberdinen arteko sinergiak eta elkarlana sustatu nahi ditugu. Kideen eta proiektuen arteko konexioak bilatuz iritsiko gara urrunago eta gaitasunak eta ezagutzak batuz prozesua bizigarriagoa egingo dugu.
TEILAKIDEAK
Gordegia
Egiako Artxibategi grafikoa
Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarriko dituen egitasmo herrikoia gara. Teila Fabrikak hauspotuta, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea genuen hainbat auzotarren ekimenez sortutako proiektua da.
Harago
Aholkularitza
Aholkularitza, bitartekaritza eta bide laguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu, enpresa, elkarte, entitate eta pertsonentzat. Komunikazioa eta zubia gara, bakoitzak bere bidea egiteko behar dituen gune, gaitasun, tresna eta bitartekoak eskaintzeko eta bilatzeko.
Dar-dar produkzioak
Gizarte ekimenezko kooperatiba
‘Dar-dar produkzioak’ arteak, gizarteak eta kulturak bat egiten duten eremuan sortzen da. Gizarte eraldaketa bultzatzeko eta justizia soziala bermatzeko ari gara lanean.

Nerea Redondo Otamendi
Coach eta Formakuntza Erreztaile
Coaching metodologia erabiliz, kontzientzia hartu eta aldaketara motibatzen ditut pertsonak eta taldeak. Hala, saioak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke. Alorrak: Komunikazio Eraginkorra, Gatazken prebentzio eta kudeaketa, Motibazioa, Egin behar eta denboraren kudeaketa, Talde lana, Emoziotegia…
Sare
Sare Herritarra
Giza eskubideen eta konponbidearen aldeko Sare Herritarra gara. Euskal presoen giza eskubideen alde egiten dugu lan. Ezberdinen artean zubiak eraikitzen ditugu elkarlanean, elkarbizitzan bake iraunkor bat lortzeko helburuarekin.
Setem. Hego Haizea
Kontsumo Arduratsuko alternatiben sustatzailea
Setem GGKE bat da, genero ikuspegi batetik, ekoizpen, kontsumo eta finantza eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko lanean diharduena. Ikerketa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako lankidetzaren bidez, keinu txikien bidez aldaketa handiak ahalbidetuko dituzten alternatibak sustatzen ditugu.

Hardit
Ekimen taldea
Proiektu kolektiboetarako aholkularitza. Bidelaguntza eremu organizatiboan eta finantziazio bidean.
UP
Urko Pikaza. Marketing eta Komunikazioa
Proiektu bakoitza erronka pertsonal berri bat da niretzat. Zure kolaboratzaile bilakatuko naiz eta helburuak betetzen lagunduko dizut. Beharren azterketa batetik abiatuz, lehentasunak finkatu eta bideari ekingo diogu. Laguntzeko prest!

Olatu-Horma
Zerbitzu enpresa
Lurraldea eta ekonomia soziala ditu lan arlo nagusitzat, eta bi ardatz horietan kokatzen diren proiektuak sustatu eta kudeatzen ditu.

Egialan
Mantentze-lanak eta garbiketa
Gremioen koordinaziora dedikatzen gara, eta garbiketa eta mantentze-lanak egiten ditugu esparru ezberdinetan.
SAREA
Olatukoop
Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen sarea
Ekonomian eta ekintzailetza ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak.
Saretuz
Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen Sarea
Beraien ekinbidea hezkuntzan, ideien eztabaidan, komunikazioaren esparruan eta Donostian dauden alternatiba errealen bultzadan oinarritzen da. Kontsumo ohituren kontzientzia hartu eta arduraz kontsumitzeko hirian dauden alternatibak herritarron eskura jartzea da haien helburua.