Teila Fabrika erabiltzeko arauak

TEILA FABRIKA ESPAZIOAREN ERABILERA ARAUAK

ERABILERA BALDINTZAK

TEILA FABRIKA lan-espazioak ematen dituen zerbitzuak ondorengo zehaztapenei eta baldintzei loturik daude, eta beretzat gordetzen du arau horiek interpretatzeko eskumena. Aipatutako arauak gerora alda daitezke, eta hala eginez gero, horren berri emango da. Arau hauetan jaso ez den edozein auzi, ezohiko edo ohiz kanpoko, Olatu-Horma SLUk ebatziko du.

Barrutiaren funtzionamendu egokirako, hemen aipatutako arauak nahitaez betetzekoak dira TEILA FABRIKA erabiltzen duten guztientzat. Teila Fabrikako zerbitzuen eskatzaileak, ekitaldian parte hartuko duten pertsona guztiek hurrengoa beteko dutenaren konpromisoa hartzen du:

         * Segurtasun eta higieneari buruzko arauak

         * Kontratatutako erabilpen ordutegia

         * Espazioaren erabilera eta funtzionamendurako arauak

 

INSTALAZIOETARA SARTZEKO ORDUTEGIA

Jendearentzako arreta: 10:00 – 14:00 astelehenetik ostiralera.

Ohiko ordutegia: 08:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera. Ohiko ordutegitik kanpo sartu ahal izango da erabilera anitzeko aretoetara, eskariaren eta prestasunaren arabera.

24/7 sarbidea, kontratatutako modalitatearen arabera.

Ezarritako ordutegiak aldatu ahal izango dira, aldez aurretik jakinarazita.

 

Olatu-Horma SLU enpresak sarrera ukatzeko eskubidea izango du norbait mozkortuta, indarkeriaz edo jarrera erasokorrez dagoela adierazten duten zantzuak badaude.

 

ESPAZIOKO LANGILEAK

Espazioko langileak erabiltzaileei arreta egiteko daude, espazioari emango zaion erabilerarekin eta burutuko den jarduerarekin lotura duten arlo guztietan. Langile horiengana jo beharko da edozein kontsulta egiteko nahiz araudi honetan jasota ez dagoen edozein eskaera egiteko.

 

ERABILTZEKO DINAMIKA ETA BALDINTZA OROKORRAK

TEILA FABRIKAn zentzua eskatzen dugu: izan adeitsua eta errespetuzkoa zure kideekin. Errespeta itzazu besteak eta horien bestelakotasunak. 

  1. Erabiltzaileek arduraz eta errespetuz erabiliko dituzte instalazioak.
  2. Teila Fabrikako erabiltzaileek, jarduera egokia bermatzeko ateak itxita mantenduko dituzte.
  3. Teila Fabrikak espazioan egin nahi den edozein aldaketa, eraldaketa edo senaleztapen aldez aurretik baimendu beharko du. Kasu horretan, aldaketak behin-behinekoa edo aldi baterakoa izan behar du beti, eta ezin izango dira zoruetan, hormetan edo sabaietan finkapenak behar dituzten elementuak erabili.
  4. Lan-espazioa Olatu-Horma SLUk garbituko du, baina erabiltzaileei portaera zuzena eskatuko zaie.
  5. Olatu-Horma SLU ez da arduratuko erabiltzaileen gauza pertsonalez.
  6. Ezin erabil daiteke sarea lanerako ez diren bestelako xedeetarako. Espresuki debekatuta dago sarea beste xedeetarako erabiltzea (musika, bideoa…jaistea). Erabiltzaileek zentzuz erabiliko dute partekatzen duten sarea, eta ez dute legezkoak ez diren gauzetarako edo sarea kolapsa dezaketen gauzetarako erabiliko.
  7. Debekaturik dago lan-eremuan jatea, jatekoa gordetzea edo edari alkoholdunak edatea (baimendutako ekitaldietan izan ezik).
  8. Ez dira konpainiako animaliak onartzen (itsu-txakurrak izan ezik).
  9. Bi erabiltzaileren edo gehiagoren arteko liskarra gertatuz gero, Olatu-Horma SLUko arduradun batek bitartekaritza-lana egingo du gatazka horretan, eta auzi horretan dauden pertsonek erabakia onartzeko konpromisoa hartuko dute. Hartutako erabakia onartzen ez duen pertsona TEILA FABRIKAtik kanporatua izan daiteke, erabakia apelatzeko eskubiderik gabe eta inolako ordainik gabe.
  10. Zerbitzuen erabilera nominala eta besterenezina da. Ezin zaio baimenik ez duen beste pertsona bati kontratatutako zerbitzua eta baliabideak utzi.
  11. Edozein arrazoi tarteko, zerbitzua bukatuta, erabiltzaileek egoitza soziala aldatu beharra daukate, eta gauza guztiak eraman beharko dituzte, eta halaber, maileguan utzitako baliabideak, egoera egokian itzuli (giltzak, altzariak…). Horrela, zerbitzua amaitu eta bi hilabeteko epea igarota, Olatu-Horma SLUk gauza horiek suntsitu egingo ditu.
  12. Ekitaldiak antolatzen dituen erakunde edo persona orok bere gain hartuko ditu arlo zibileko, penaleko, administrazioko, laneko, tributuko edo beste edozein eratako erantzukizunak eta bere gain hartuko ditu, esklusiboki, bere erantzukizunetik eratorritako kalte-galerak, Olatu-Horma SLUren erabateko ukigabetasunarekin.

 

ALTZARIAK ETA INSTALAZIOAK ZAINTZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNA

Erabilera okerragatik edo axolagabekeriagatik apurketaren bat antzemanez gero, kaltetutakoa konpondu egingo da eta konponketaren kostua, kaltea eragin duen pertsonak hartuko du bere gain.

 

LARRIALDI PLANA

Espazioaren erabiltzaileek TEILA FABRIKAREN segurtasun- eta larrialdi-neurriak bete beharko dituzte.

 

GORABEHERAK JAKINARAZTEA

TEILA FABRIKAren erabiltzaile guztien betebeharra da espazioan gertatzen den edozein matxuraren edo okerren berri ematea. Era berean, sarrerako giltza galduz gero –txartel elektronikoa-, ahal bezain azkarren abisatu beharko dute Teila Fabrikako arretan.

 

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

Olatu-Horma SLUk, bere instalazioak erabiltzen dituzten pertsonekin lotura duen edozein arlotan (juridikoa, ekonomikoa, soziala edo bestelakoa) salbuetsia izango du erantzukizuna. Erabiltzaile bakoitzaren jarduera erabiltzaile horri dagokio, eta inoiz ez du tartean hartuko Olatu-Horma SLU.

Debeku da enpresek, partikularrek nahiz bestelakoek instalazioetan egin ditzaketen legez kanpoko, ordena publikoaren aurkako edo legezkotasuna zalantzazkoa izan dezaketen jarduerak egitea, eta horiek kontratua suntsiarazteko zioa izango dira; halakoetan, TEILA FABRIKAk beretzat gordetzen du jardunbide horien arduradunaren edo arduradunen aurkako lege-ekintzak martxan jartzeko eskubidea. Erantzukizun bakarra lanerako espazio bat edo bi uztean datza.

Erabiltzaileei bideratutako gutuneria jasotzeak ez dio, inola ere, erantzukizunik sortuko Olatu-Horma SLUri. Zentzu horretan, Olatu-Horma SLU ez da jasotako elementuaren erantzulea izango, ezta jasotako horren edukiarena eta legezkotasunarena ere; ezohiko jasotzailea baino ez da izango, azken jasotzailearen izenean jasoko duena. Azken horrek baimena emango du Olatu-Horma SLUko arduradun batek eginkizun hori betetzeko.

 

ERRESERBA ETA ORDAINKETA BALDINTZAK

Espazio ezberdinen erreserbak, Teila Fabrikako langileen bitartez egingo dira, telefonoz edo e-mailez, jarraian adierazten den prozeduraren bidez:

  1. Areto edo zerbitzuen erreserba egin nahi duenak, eskabide-orria aurkeztu beharko du eta egunen aldetik eragozpenik ez dagoela egiaztatu ondoren konfirmatuko da erreserba.
  2. Hartutako zerbitzuaren ordainketa osoa, erreserbatutako eguna baino 24 ordu lehenagoko epean ordaindu beharko da.
  3. Ordainketa osoa 100 euro edo gehiagokoa baldin bada edo eskaera, hilabete bat (30 egun) edo gehiagoarekin egiten bada %40a ordaindu beharko da erreserba burututzat emateko. Interesatuak aukera izango du erreserbaren zenbateko osoa ordaintzeko.
  4. Zerbitzua bukatu eta gero aparteko erabileraren (materiala edo aparteko orduak) gastua fakturatuko da. Faktura honen ordainketa 30 eguneko epean egin beharko da.
  5. Ordainketa osoa, emandako epean egiten ez bada, erabiltzaileak galdu egingo du bai lehenengo ordainketa eta baita espazioa erabiltzeko eskubidea ere.
  6. Erreserba deuseztatzen bada, aurreratutako dirua itzuli egingo da, baldintza eta ehuneko hauen arabera:

%100, ekintzaren eguna baino hilabete bat (30 egun) lehenago deuseztatzen bada erreserba.

%50, ekintzaren eguna baino aste bat (7 egun) lehenago deuseztatzen bada erreserba.

Ez da dirurik itzuliko ekintza egiteko 24 ordu baino gutxiago geratzen dela deuseztatzen bada erreserba.

Erabiltzaileak, adostutako ekintzaren ordutegia errespetatuko du, hurrengo erabilpenetan eragina ez izateko. Horrela ez bada, erabiltzaileak ez du erreserban diru itzulketarik eta aldaketarik egiteko eskubiderik izango.

 

ESPAZIOA LAGATZEA

Teila Fabrika Egia auzoari eta, oro har, eraldaketa sustatzen duen komunitateari irekita dago, hainbat jarduera doan egin ahal izateko.

Baldintza orokorrak:

  1. Pertsona fisikoek, kolektiboek edo elkarteek espazioa erabiltzea eskatu ahal izango dute gizarte-, kultura- edo kirol-izaerako jarduerak egiteko, baldin eta horien eragin-eremua gutxienez Egia auzoa bera bada.
  2. Egiten diren ekintzek doakoak eta jendearentzat irekiak izan beharko dute, aldez aurretik baimendu beharko diren salbuespen justifikatuak izan ezik.
  3. Lehentasunezkotzat joko dira jarduera soziokulturalak-, arte, hezkuntza-, -eta aisialdiko jarduerak.
  4. Erabilera-baimenak, espazioaren eta baimendutako ekipamenduaren erabilera puntuala dakar, Teila Fabrikako gainerako baliabideak kanpo utzita. Teila Fabrikak kostu gehigarria duten beste zerbitzu batzuk eman ahal izango ditu (inprimaketa-zerbitzua, catering-a, etab.). Pertsona edo erakunde eskatzaileak ezingo du espazio pribaturik izan Teila Fabrikaren barruan, eta ezin izango du Teila Fabrika eratu egoitza sozial gisa.
  5. Eskatzaileak konpromisoa hartzen du bere jardueraren parte diren pertsona guztiek Teila Fabrika erabiltzeko arau eta baldintza hauek betetzeko.
  6. Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartuko ditu erabilera desegokiak eragindako kalteak eta sortutako arazoaren larritasunaren arabera, sarbidea ukatuko da.
  7. Teila Fabrika laguntzaile gisa agertuko da egiten diren euskarri komunikatiboetan, baimendutako erabilera dela-eta.
  8. Egingo diren jarduerak baimendutako ordutegietara egokitu beharko dira.

 

Eskabideak:

  1. Doako erabilera baimentzeko, irizpide hauek izango dira nagusi:
  • Programazio propioa
  • Espazioaren erabilgarritasuna
  • Langileen prestasuna
  • Ordutegiak

 

2. Eskuragarritasuna eta idoniotasuna egiaztatu ondoren, eskabideak Teila Fabrikan aurkeztu behar dira, inprimaki espezifikoa erabiliz.

Eskabideak aurkezteko epea, gutxienez, astebetekoa izango da Teila Fabrikaren ohiko ordutegian egin beharreko jardueretarako eta 15 egunekoa, gainerako eskaeretarako.

 

COVID19aren AURREAN HARTU BEHARREKO NEURRI OROKORRAK:

  • Parte-hartzaileek ezingo dute teila fabrikara bertaratu covid-19 gaitzarekin zerikusia izan dezakeen ezein sintoma sumatzen badute, gaitza izan duen pertsona batekin hurbileko kontaktua izan badute edo berrogeialdian badaude.
  • Une horretan indarrean dauden legeen jarraibideak beteko dira.
  • Maskara erabiliko da, uneoro, sarreran, irteeran eta jardueran zehar.
  • Gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituko dira espaziora sartu aurretik.
  • Ez da aldatuko altzarien kokapena (mahaiak, aulkiak…).
  • Teila Fabrikako kanpoko eremuan pilaketak ekidingo dira.
  • Espazioko gainerako jarraibideak errespetatuko dira.