GURE LURRA ERAKUSKETA. Urriak 3- Azaroak 15

Noiz: Urriaren 3tik Azaroaren 15era
Hizlariak:
Antolatzaileak: Ongi Etorri Eskolara eta Teila Fabrika
Hasiera:
Bukaera:

EUS// “GURE LURRA, KULTUREN ARTEKO BEGIRADA” ekimena Ongi Etorri Eskolara udal-proiektuaren ideia bat da. Artea, hausnarketa eta aniztasuna uztartuz, gure hiriko kultura-aniztasunari ikusgarritasuna eman nahi dio, eta bertan bizi diren pertsonen artean kulturartekotasuna sustatu. Kultura-aniztasunaren inguruan eta arrazakeriaren aurka lan egiten dugun Donostiako 6 elkarte eta erakundeek ekimenean parte hartu dugu. Jatorri desberdineko Donostiako 6 argazkilari dira argazki-erakusketaren protagonistak, eta Lehen Hezkuntzako 7 ikastetxeetako ikasleak dira instalazio artistikoaren sortzaileak.

Erakusketaren sorkuntzan, apirilaren lehen astean topaketa bat egin zuten 6 elkarteetako kideek eta argazkilariek. Topaketa horretan, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izan zuten, eta bikoteka, GURE LURRARI buruzko gogoetak partekatu zituzten: migrazioa, identitateak eta parte izatearen sentimendua. Elkarrizketa hauen laburpena panel bakoitzean jasota dago eta argazkilariaren abiapuntua izan dira erakusketaren parte diren argazkiak sortu ahal izateko.

Argazkiekin batera, QR kode bat aurkituko duzue sortze prozesuari buruzko informazioarekin, artelan bakoitza inspiratu duen testua hizkuntza ezberdinetan jasotzen duen audioa, artisten eta elkarteetako kideen ibilbidea, eta parte hartu duen elkarte bakoitzari buruzko informazioa.

CAS// La iniciativa “NUESTRA TIERRA, UNA MIRADA ENTRE CULTURAS” es una idea del proyecto municipal Ongi Etorri Eskolara. Uniendo arte, reflexión y diversidad, pretende dar visibilidad a la diversidad cultural de nuestra ciudad y fomentar la interculturalidad entre las personas que la habitan. En la iniciativa hemos contado con la participación de 6 asociaciones y entidades de Donostia que trabajan en torno al tema de la diversidad cultural y contra el racismo. A su vez, 7 fotógrafos y fotógrafas de Donostia de origen diverso son los protagonistas de la exposición fotográfica y alumnos/as de 7 centros educativos de primaria son los creadores/as de la instalación artística.

Para la creación de la exposición, la primera semana de abril se celebró un encuentro entre integrantes de las 6 asociaciones y 7 fotógrafas/os. En este encuentro los/as participantes, tuvieron la oportunidad de conocerse, y por parejas compartieron sus reflexiones sobre “NUESTRA TIERRA”: migración, identidades y sentido de pertenencia. El resumen de este diálogo, está recogido en cada panel y ha sido el punto de partida del/la fotógrafo/a para poder crear las fotografías que forman parte de la exposición. Junto a las fotografías encontraréis un código QR con información sobre el proceso de creación, un audio en diferentes idiomas que recoge el texto en el que se ha inspirado cada obra, la trayectoria de los/as artistas e integrantes de las asociaciones, así como información de cada asociación participante.