TEILAKIDEAK
Itsulapikoa
Euskal Herriko Crowfounding Plataforma
Herri proiektu eta eragileentzako bultzada ekonomikoa lortzeko tresna
www.itsulapikoa.eus
Gordegia
Egiako Artxibategi grafikoa
Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarriko dituen egitasmo herrikoia gara. Teila Fabrikak hauspotuta, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea genuen hainbat auzotarren ekimenez sortutako proiektua da.
www.gordegia.eus
Argi-Begi
Gatazketako bitartekaritza
Gure gizarteak, gero eta gehiago, hitza eta elkarrizketaren bidez gatazkak kudeatzeko baliabide alternatiboak eskatzen ditu. Zeharkakotasun hau, bizikidetza hobetzearen bilaketan ezinbesteko, gure komunitateko esparru guztietan praktikan jartzea beharrezkoa da; gure udalerrietan bizikidetza areagotuko duen eta gatazkei aurre egingo dien sistema berri bat sustatzeko asmoz.
www.argi-begi.org
Saretuz
Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen Sarea
Beraien ekinbidea hezkuntzan, ideien eztabaidan, komunikazioaren esparruan eta Donostian dauden alternatiba errealen bultzadan oinarritzen da. Kontsumo ohituren kontzientzia hartu eta arduraz kontsumitzeko hirian dauden alternatibak herritarron eskura jartzea da haien helburua.
www.saretuz.eus
Setem. Hego Haizea
Kontsumo Arduratsuko alternatiben sustatzailea
Setem GGKE bat da, genero ikuspegi batetik, ekoizpen, kontsumo eta finantza eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko lanean diharduena. Ikerketa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako lankidetzaren bidez, keinu txikien bidez aldaketa handiak ahalbidetuko dituzten alternatibak sustatzen ditugu.
www.setem.org
Mugarik Gabeko Ekonomilariak
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea
Egitura ekonomiko eta sozialetan aldaketak eragiten laguntzea da gure helburua, justuagoak eta solidarioagoak izan daitezen.
www.ecosfron.org
Julia Revillo
sendagaien aurkikuntzaren hasierako fasean aritzen da Factorize.bio lan-taldea.
www.factorize.bio
Urko Pikaza
UP Marketing eta Komunikazioa
Proiektu bakoitza erronka pertsonal berri bat da niretzat. Zure kolaboratzaile bilakatuko naiz eta helburuak betetzen lagunduko dizut. Beharren azterketa batetik abiatuz, lehentasunak finkatu eta bideari ekingo diogu. Laguntzeko prest!
www.upkomunikazioa.eus
Granite
Berrikuntza eta estrategia digitala
Granite, irlandan kokatuta dagoen enpresa da, berrikuntza eta estrategia digitala garatzen duen taldea.
RBK
Diseinua
RBK diseinua 1994an sortutako enpresa bat da, diseinu integralari eskainia, hau da, diseinuaren eta sormenaren arlo guztiei. Gure ibilbidean zehar proiektu ugari sortu ditugu diseinuaren hainbat esparrutan: identitatea, brandinga, museoak eta erakusketak, editoriala, interiorismoa, publizitatea.

Nerea Redondo Otamendi
Coach eta Formakuntza Erreztaile
Coaching metodologia erabiliz, kontzientzia hartu eta aldaketara motibatzen ditut pertsonak eta taldeak. Hala, saioak bakarkakoak edo taldekoak izan daitezke. Alorrak: Komunikazio Eraginkorra, Gatazken prebentzio eta kudeaketa, Motibazioa, Egin behar eta denboraren kudeaketa, Talde lana, Emoziotegia…
Xomorro Taldea
Hezkuntza Zerbitzuak
Hamaika saltsatan ibilitako barazkien zopa gara. Haur eta nerabeekin lanean esperientzia oparoa duen hezitzaile taldea gara eta balio ezberdinen lanketan ekarpenak egiteko hezkuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Gaur egun zirkua eta hezkuntza agroekologia dinamiketan murgildurik gaude.
BULEGO BIRTUALA
DELAS IKERKETA ZENTROA
J.M. Delàs Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa bakea, segurtasuna, defentsa eta armamentismoa aztertzeko erakunde independentea da, eta ikerketa eta eragin politiko eta soziala bake-kulturaren ikuspegitik egiten ditu.
HEMEN elkartea
Euskadiko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen elkartea
BIBA ardoak
Euskal mahastizainen ardo Ekologikoak

LAIA
Kontsumitzaileen Elkartea