Teila Fabrikak Euskarabilduaren XV. edizioaren aurkezpena hartu du

2026 / 10 / 19

Euskarabilduak antolatutako Adimen Artifizialari buruzko jardunaldien XV. edizioaren aurkezpena Teila Fabrikan egin da. Lankidetza honen bidez, Teila Fabrikak ekimenaren baitako jardunaldiak gizarteratzeko eta komunikabideetara iristeko prozesuan ekarpena egiten du.

Adimen Artifiziala gaurkotasun handiko eta interes orokorreko gaia da, eta haren inguruko eztabaidak erronka teknologiko, sozial eta kultural ugari jartzen ditu mahai gainean. Euskarabilduarekin elkarlanean aritzeak aukera ematen dio Teila Fabrikari hausnarketa horretan parte hartzeko eta ezagutza eta eztabaida publikoa sustatzen dituzten ekimenen laguntzaile izateko.

Euskarabilduaren aurkezpena, Teila Fabrikan

Euskarabilduaren webgunean argitaratutako albistean aurkezpenaren informazio gehiago dago eskuragarri. Teila Fabrikako aretoan egin zen aurkezpena, hedabideak bertan zirela.

XV. edizioaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Teila Fabrikan.

Euskarabildua urriaren 26an ospatuko da Donostian

“Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura” izenburupean Adimen Artifiziala lantzerako garaian Euskal Herrian ditugun azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak izango dira hizpide Donostiako San Telmo museoan. Hemen duzue egitaraua eta informazio osoa euskarabildua.eus webgunean.

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen denean ezagutzea eta gure taldeari webgunearen zein atal diren interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.