Bikografiak: Oier Guillan eta Nerea Arriola

2022 / 12 / 26

Abenduko Bikografiak saioan, Oire Guillan (euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea) eta Nerea Arriola (erizaina eta umoregilea) ibilbideak ezagutu ditugu, Ekhiñe Atorrasagastik (kazetaria) gidatutako elkarrizketan.

Bikografiak saioa Bagera Elkarteak sortutako egitasmoa da. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioen ardatza. Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.