Egia auzoak inklusiboa izan nahi du

2021 / 10 / 28

Hau Egia Da! proiektuan parte hartu dugu azken hilabete hauetan. Bideoan entzungo duzuen bezala, proiektuaren helburuetako bat auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioan jartzea da, auzo inklusibo eta eroso baten alde lan egiteko. Horretarako, auzoko hainbat eragile aritu gara elkarlanean eta prozesu ederra izan da. Hori ere, azken batean, bazen helburu bat; auzoko komunitatearen prozesuetan esku hartzen dugun eragileak elkartzea, auzoko kulturartekotasunaren alde elkarlanean jarduteko. Bide luzea dugu oraindik ibiltzeko baina milesker Hau Egia Da! ko lantaldeari haziak ereiteagatik!