Elkarlanean edonora: GuÑun proiektua

2022 / 10 / 04

Eraldaketarako griña duten proiektuen sorkuntzak ematen du halako txute moduko bat. Baina badakigu atzean dagoen lana ere ez dela hala modukoa. Eta horretarako aliantzak, elkarlana eta sarea, bai txuteak bai burukominak partekatze aldera! Horrela jaio da GuÑun, Mai eta Max-en zilborretik eta sarearen elkarlanetik. Plazerra gure aletxoa jarri izana!

Behean uzten dizuegu GuÑun-i laguntzeko kanpainaren inguruko informazio gehiago eta estekak!

https://eu.goteo.org/project/gunun-jatorri-desberdinak-komunitate-bera

Gure GuÑun proiektua aukeratua izan da PiztuMETA! 2022 kanpainan eta orain aurrekontu minimora iritsi behar dugu!

PiztuMETA! 2022 Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goteoren ekimena da, Gipuzkoako kultur proiektuen finantzaketa kolektiborako (crowfunding), Aldundiaren laguntzarekin eta finantzaketarekin (matchfunding). 

 

Zer da matchfundinga? Nola funtzionatzen du?

Matchfundinga crowfundingaren aldaera bat da; hau da, proiektuen finantzaketa kolektiboa herritarren ekarpenen bidez. Bestelako finantzaketa mota hori bereizten duen ezaugarria da proiektuek administrazio publikoaren babes ekonomikoa ere badutela. Hala, emaileen laguntza ekonomikoa biderkatzen da. PiztuMeta! matchfunding deialdiaren kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak batuko ditu indarrak herritarrekin, gure lurraldeko kultura proiektuak bultzatzeko. 

 

Nola funtzionatzen duen galdetzen diozu zure buruari? Bada, oso erraza da: herritarrek bildutako € bakoitzeko beste € bat emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Adibidez, gure proiektua 100€-rekin babestea pentsatzen ari bazara, Aldundiak beste 100€ gehituko ditu; hau da, 200€ jasoko ditugu guztira. Baina bizitzako gauza on gehienek bezala, honek ere baditu muga batzuk: gure proiektuari egiten diozun lehen ekarpena bakarrik biderkatuko da (nahi beste egin ditzakezun arren) eta gehienez ere 100€ arte. 

 

Baliteke, proiektutik zure ekarpena saritzen dugun galdetzea ere. Bada, erantzuna BAI da! Proiektuan aurkituko duzun sari zerrendatik gehien gustatzen zaizuna hauta dezakezu. Eta ez da lagunduz gero lortuko duzun onura bakarra: gainera, zure ekarpenaren ehuneko handi bat desgrabatu ahal izango duzu hurrengo errenta aitorpenean! Ehunekoak aldatu egiten dira, baina oro har, Euskadin %30ekoa da, Nafarroan %25ekoa eta gainerako autonomia erkidegoan %80ekoa. 

 

Desgrabazioa: Dohaintza ziurtagiria eskatu ahal izango diozu Goteori behin ekarpena egin ondoren. Ekarpena egiten duten pertsonentzako informazio gehiago helbide honetan: https://www.goteo.org/faq/investors

Garrantzitsua: Gaurtik hasita 37 egun ditugu gure aurrekontu minimora iristeko, zehazki 4392,5 euro lortu behar ditugu herritarren aldetik (Foru Aldundiak beste 4392,5 euro jarri ditzan). Azaroaren 8rako! Eta azaroaren 8tik aurrera bigarren fasea hasiko dugu aurrekontu maximora iritsi ahal izateko (maximora iristeko beharrezkoa da azaroaren 8rako aurrekontu minimora iristea). 

· Ekarpena egiteko beharrezkoa da Goteo orrialdean erregistratzea. Nola egin ekarpena pausuz pausu: https://fundacion.goteo.org/blog/tutorial-paso-a-paso-para-aportar-a-un-proyecto

· Ordain sarietara esteka zuzena: https://eu.goteo.org/investgunun-jatorri-desberdinak-komunitate-bera

*Batu zaitez Telegrameko gure kanalera kanpainari buruzko informazio guztia jasotzeko: https://t.me/gunungara

 

Batu zaitez, babestu eta zabaldu! Lortu dezagun denon artean amets hau errealitate egitea! 

 

Mila mila esker!!!!

 

#GuÑungara

#ñunayGuÑunlañu

#somosGuÑun

#GuÑunkomunitatean

#GuÑunkanpaina